Zugasti eta Iraola, irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 15a, 00:00
Uxue Zugasti saria eskuetan duela.

San Joanetan, urtero moduan, Kronikak jaiei buruzko argazki lehiaketa antolatu zuen eta bi hernaniar izan dira sarituak: Uxue Zugasti eta Jose Luis Iraola. Zugastik irabazitakoa ondorengoa da: Gurutzeta X Txuleta sagardotegian bi lagunentzat otordua, Hernaniko igerileku irekietarako bi sarrera, eta urtebeteko Kronikakide bazkidetza. Eta Iraolak jasotakoa izan da Gurutzeta X Txuleta sagardotegian bi lagunentzako otordua eta igerileku irekietarako bi sarrera; eta horrez gain, Bitartean musika taldearen diskoa.

 

Jose Luis Iraola saria eskuetan duela.
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!