Zuloaga Memorialeko finalean gaur, Ekhi Oses eta Oier Arsuaga

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 15a, 00:00

Goizeko 11:00etan jokatuko dute, Errenterian. Hernanin, jaialdi bikoitza izango du Zikuñaga Papelera Torneoak, 11:00etan eta 16:00etan.

Asteburu konpletoa dute esku pelotari hernaniarrek. Zita garrantzitsua daukate Ekhi Oses eta Oier Arsuaga infantilek gaur, Errenterian: Zuloaga Memorialeko finala jokatuko dute, 11:00etan hasita, Najerako Paraguayoren eta Behar Zanako Otaegiren kontra. Bikote gogorra dute aurrean, baina partidu parekatua espero da, ibilbide polita osatu baitute CD Hernaniko pelotariek ere, finalera iristeko: final laurdenetan Bidart eta Zubillaga nafarrak menderatu zi­tuzten (18-10), eta finalerdietan Antimasberes nafarra eta Caballero errenteriarra (18-10).

Gaur bertan, Hernaniko kiroldegiko frontoian, hitzordu bikoitza izango du Zikuñaga Papelera Torneoak, bigarren astea bukatzeko. Goizean, 11:00etan hasita, bi partidu izango dira: kadeteetan, Behar Zanako Oñate eta Zufiria, Abantzuko Uriaren eta Alonsoren kontra; eta nagusietan, Tolosako Zabala eta Etxeberria, Beti Onakeko Tiradoren eta Zugarraldeko Agirreren kontra.

Arratsaldean ariko dira bailarako bost pelotari, 16:00etan hasita. Aurrena, kadeteetan, Ai­mar Zabala astigartarrak eta Martin Alberdi hernaniarrak joka­tuko dute, Joseba Arretxe eta Manex Alberdi hernaniarren kontra. Eta ondoren, jubeniletan, Egoitz Elizegi goizuetarra ariko da, Zazpi Iturriko Armaolearekin batera, Oiarpeko Olaiz II eta Aranbururen kontra. Nagusietan, azkenik, Ilunpeko Larrañagatarrak ariko dira, Abantzuko Sasiainen eta Eibarko Conderen kontra.

Bihar, bestalde, Kaxkoko Kar­men Jaien barruan jokatuko dituzte bi partidu, 11:00etan: alebinetan, Hernandez-Mendia­ble eta Galdos-Azpeitia I ariko dira; eta infantiletan, Oiaga-Arsuaga eta La­baka-Gaskon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!