Iritsi da oporraldia, baita katua daukagunontzat ere

Kronika - Erredakzioa 2023ko uztailaren 14a

Txakur bat oso pozik etorriko da gurekin oporretara, posible bada; eta kasurik txarrenean, gustura joango da kanpalekura ere, txakurrentzako hotel batera. Baina katuen kasua oso ezberdina da. Izan ere, beraien eguneroko errutinan aldaketa garrantzitsuak egiteak, izugarri estresatu ditzake.

Horregatik, beste aukera batzuk planteatu behar ditugu, katu bakoitzaren izaeraren arabera.

Batzuek erraz sozializatzen dute eta ondo onartzen dituzte aldaketak eta horiek beste pertsona baten etxean geratu daitezke, eta baita katuentzako hotel batean ere. Dena den, onena litzateke toki horietako batean proba egin izana oporretara joan aurretik, ikusteko benetan ondo egokitzen den.

Bestelako kasuak dira ohikoenak eta horietan, interesgarria izan daiteke egunero gure etxera joango den norbait aurkitzea, katuaren beharrei erantzun eta dena ondo dagoela konprobatzeko. Katu horietako asko lasaiago geratuko dira euren etxeetan, tokiz aldatuta baino.

Azkenik, katua zuekin oporretara eramatea hautatzen baduzue eta uste baduzue katuak beharko duela, zuen kasua aztertu dezakegu, eta bere estres maila txikituko duen zerbait erabili.

Gogoratu, baita ere, feromonak dauzkaten produktuekin ere lagundu diezaiekegula: lasaitasuna emango diete katuei, bai beraien ingurunean eta baita kanpoan ere. Edozein kasutan eta edozein zalantza izanez gero, gogoratu Canexiónen espezialistak garela katuekin, eta behar duzuen aholkularitza eta laguntza guztia emango dizuegula.

Opor zoriontsuak guztiontzat!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!