Kaniudalekuetan izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 14a, 00:00

Abuztuaren 21etik 25era bitartean egingo dituzte Kaniudalekuak, Kanika Aisialdi Taldeak antolatuta. Aurten Arriatxun izango dira, eta izena emateko aukera abuztuaren 6an amaituko da. Izena emateko, mezua idatzi behar da kanika.aisia@gmail.com helbide elektronikora, edo 623 016 905 telefonora deitu. Udaleku hauetan parte hartu dezaketen haurrak 2009 eta 2016 urte artean jaiotakoak direla jakinarazi du Kanika Aisialdi taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!