Ilargik kontzertua Zikuñagan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 14a, 00:00

Kultur Bira ekimenaren baitan, uztailerako hiru emanaldi antolatu dituzte. Horietako bat gaur izango da, arratsaldeko 20:00etan Zikuñagako ermitan. Ilargi Arrizabalaga abeslari eta musikaria izango da protagonista, eta indie, pop eta pop-rock estiloak jorratzen ditu. Ilunabarreko giro ederraz gozatzeko parada izango dute herritarrek. Gaurkoaz gain, datorren astean bi emanaldi izango dira Kultur Biraren baitan: 20an Ereñotzun, eta 22an Osiñagan, Altzuetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!