Gaur arte, historia ikastaroan izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 13a, 00:00

Uztailaren 17tik 20ra bitarterako, historia ikastaroa antolatu du Hernani Errotzenek. Lau eguneko ikastaroa izango da, eta atal bakoitza 2 orduko saio banatan sailkatu dute. Goizeko 10:00etatik 12:00etara izango da saio bakoitza, eta Biterin eskainiko du Beñi Agirre historialariak. Ikastaroan izena eman nahi duenak, gaur arte dauka aukera, herriaerrotzen@gmail.com helbidera idatzita. 20 euro dira, matrikula eta materiala barne.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!