Beherapenez josiko dute gaur Kaxkoa, Berriak elkarteak antolatutako azokarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 13a, 00:00

12 establezimenduk hartuko dute parte azokan.

Beherapen Azoka dela eta, goizean zehar eten egingo dute autoen zirkulazioa Kaxkoan.

Hernaniko Beherapen Azokak hartuko ditu Kaxkoko kaleak, gaur goizean zein arratsaldean, Berriak merkatari eta ostalaritza elkartearen eskutik. Beherapen Azokan parte hartuko duten komertzioek, dendaren kanpoaldean jarriko dituzte postuak.

Guztira, 12 establezimenduk hartuko dute parte azokan; honakoek, hain zuzen ere: Eukene jantzi denda, Dekolanak, Hiru haur arropa denda, Ibai-Mendi, Kera, Laket, Mahuka, Marna, Orekan dietetika, Sweet-s, Urrats oinetakoak eta Valen.

Gainera, postuak kalera ateratzeaz gain, txaranga bat ibiliko da herriko gune komertzialean, arratsaldean zehar, Kaxkoko kaleak girotzeko. Berriak elkarteak herritar guztiei luzatu die denden postuetara gerturatu eta eskainiko dituzten beherapenak aprobetxatzeko gonbitea.

Azoka dela eta, aldaketak izango dira Kaxkoko zirkulazioan. Trafikoa eten egingo dute gaur goizean, eta ezingo da bertara ibilgailuekin sartu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!