Elkarretaratzea hilaren 15ean, Amara Berriko Osasun Zentroan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 12a, 00:00

Eguerdiko 12:00etan izango da elkarretaratzea, eta herritarrei bat egiteko eskatu diete antolatzaileek.

Osakidetzako Lehen Arretaren egoera salatzeko, hilaren 15erako elkarretaratzea antolatu dute, Donostiako Amara Berriko Osasun Zentroan, eta Donostialdeko Herri Plataformak, Olatu Txuriakek eta D.O.P.A-k deialdiarekin bat egiteko deia luzatu diete herritarrei, ondorengoa salatuz: «uda honetan, langile gabezia dela eta arretaren kalitatea kaxkartu egin da. Adibidez, Ondarretako Osasun Zentroko arratsaldeetako 8 sendagiletatik 2 aritu dira lanean. Beste kasu batzuetan, berriz, Donostialdeko ospitaletik kanpoko lairrialdi zentroetan, tartean Hernanin, sendagile askoren jardunaldia bete gabe gelditzen da».

Horregatik, elkarretaratzea antolatu dute larunbaterako, eta ondokoa eskatuko dute: «Osakidetzako arduradunei lan taldeak zentro guztietan osa ditzatela eskatzen diegu. Behar dugunean dagozkigun osasun lagileen aurrez aurreko arreta bermatzeko». Amaitzeko, argi oihukatu dute borrokan jarraituko dutela eskatzen dena lortu arte: «kalitatezko osasungintza publikoaren alde ari gara eta arituko gara!»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!