Mutilen ohorezko infantilak ere txapeldunorde, Donosti Cupen

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 12a, 00:00

Mutilen ohorezko infantilak ere txapeldunorde postua eskuratu zuten, Donosti Cup txapelketan.

Hernaniko mutilen ohorezko infantilek ere txapeldunordeen kopa ekarri dute Zubipera, LSA Arago taldearen aurka galdu ostean (0-3).

Joan den astean jokatu zen nazioarte mailan ezaguna den Donosti Cup txapelketa, eta txapelketan parte hartu zuten C.D Hernaniko eta Mundarroko zenbait taldek. Atzoko Kronikan ohorezko infantil mailako neskek txapeldunorde kopa irabazi zutela iragarri genuen, baina beste talde bat ere bada txapeldunorde gelditu zena, Europa Liga multzoan: mutilen ohorezko infantilak. Beraz, mutil gazteek ere, txapeldunordeen kopa ekarri dute Zubipera. 

Zortzi partidu jokatu zituzten mutil berdeek joan den astean zehar eta horietatik bost garaipen eraman zituzten etxera. Ondorengoak izan ziren emaitzak: AGJA Cauderan-Hernani (0-3): Academy-Hernani (2-0); Chronis Elite-Hernani (4-0); Hernani-Sanse CD. B (5-0); Colegio Saojoao de Brito-Hernani (0-5); Alginet UD-Hernani(1-5); Hernani-Beasain (3-0); Hernani-LSA Arago (0-3).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!