Karmengo jaien bazkariko tiketak  eskuragai, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 11a, 00:00

Igande honetan ospatuko dira Karmengo jaiak. Hiru urteko etenaldiaren ostean bueltan dira Kaxkoko festak, eta ohiturei eutsiz, bazkaria antolatu dute eguerdirako. Hori horrela, Kaxko Elkarteak jakinarazi du eskuragai daudela bazkariko tiketak Rioja Tabernan, Lamiak konjelatu dendan, Aralar tabernan eta Plaza Berrin ere jarri dute horretarako postutxoa. Bihar izango da tiketa eskuratzeko azken eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!