Goiz Eguzkiko jardueretako aurre inskripzio epea, irekita

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 11a, 00:00

Antolatutako jardueren artean hartubolak sekulako arrakasta izan ohi du.

Uztailaren 28ra arte dago Goiz Eguzkik antolatzen dituen jardueretan aurrez izena emateko aukera.

Abuztuko oporrak hartu aurretik, Goiz Eguzki dagoeneko hasi da datorren ikasturterako jarduerak antolatzen. Urritik ekainera bitartean burutuko dira jarduerak, eta horregatik aurre-inskripzio epea ireki dute. 

Azaldu dute behin-behinekoa dela, «gutxieneko pertsona kopuru batek eskatzen dituenak bakarrik jarriko baitira martxan». Behin izen ematea itxita dagoenean, irailean iragarriko ditu Goiz Eguzkik zeintzuk izango diren burutuko diren jarduerak eta orduak.

Horregatik, Goiz Eguzkik herritarrei jardueretan apuntatzeko deia luzatu die: «eman izena interesa duzun ekintzan». Behin ordutegiak ikusi ondoren, egongo diren jardueretan behin-betiko matrikulatu beharko dute herritarrek. 

Oraingoz, ondorengoak dira Goiz Eguzkik eskaintzen dituen jarduerak: mantentze-ginmasia, yoga (erlajazio ariketak); zumba, hartubol, euskal dantza, ibilaldi nordikoa, goizeko ibilaldiak, punto-taldea, oinarrizko informatika, euskera, frantsesa, irakurketa partekatua, musika estimazioa eta abesbatza. Aurrez izena emateko aukera irekita dago dagoeneko, eta uztailaren 28ra arte egongo da horretarako aukera, Goiz Eguzkira deituta, bulegora bertaratuta, whatsapp mezua bidalita, edota helbide elektronikora idatzita, izena eta bazkide zenbakia adieraziz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!