Etzi, beherapen azokaz gozatzeko aukera, Berriak elkartearen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 11a, 00:00

Sekulako beherapenak izango dituzte herritarrek, uztailaren 13an.

Azoka dela eta ostegun goizean Kaxkoko zirkulazioa eten egingo dute.

Uztailaren 13an Hernaniko Beherapen Azokak hartuko du herriko kaxkoa eta izena ematen duten saltokiek produktuak denden atarietara aterako dituzte, globo laranjekin postua apainduz, kolorea emanez kaleari. Azoka egin ahal izateko, etzi goizean Kaxkoko zirkulazioa eten egingo dute. Eguna girotze aldera, arratsaldean, txaranga bat ibiliko da Kaxkoan zehar. Berriak elkarteak antolatutako azoka honek Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!