Hernaniko ohorezko infantil mailako neskek txapeldunorde postua, Donosti Cup txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 11a, 00:00

Hernaniko ohorezko infantil mailako neskak txapeldunorde izatea lortu dute kontsolazioan, Europako liga multzoan.

Txapeldunordeen kopa ekarri dute ohorezko infantil mailako neskek Zubipera, finala Intxaurdiren aurka galdu ostean (3-1). Guztira 12 talderekin jokatu du Mundarrok, eta zortzirekin C.D Hernanik. 

Joan den astean jokatu zen nazioarte mailan hain ezaguna den futbol txapelketa: Donosti Cup. Mundu osoko ehunka taldek bisitatu zituzten Euskal Herriko zelaiak eta tartean, Urumea bailarako gaztetxo ugarik ere hartu zuten parte txapelketa internazionalean: Mundarroko 12 taldek, eta C.D Hernaniko 8k, hain zuzen ere.
Aipagarria da, Hernaniko ohorezko infantil mailako nesken taldeak txapeldunorde izatea lortu duela kontsolazioan, Europako liga multzoan. Aurkari zailak izan dituzte neskek, hala ere, taldekideek aitortu dute pausoz pauso aurrera egitea lortu dutela. Modu honetara, txapeldunordeen kopa ekarri dute Zubipera, finala Intxaurdiren aurka galdu ostean (3-1). Horrez gain, azpimarragarria da, Hernaniko ohorezko infantil mailako neskek finalerdietara sailkatzeko jokatu zuten partidua, Madrilgo Futbolfem taldearen aurka izan zela; hau da, partidu zaila Hernanirentzat.  Hala ere, berdinduta amaitu zuten partidua eta penaltien txanda luze batean gailendu ziren neska hernaniarrak, 8-9 amaituz norgehiagoka.
Futbolfem (B25 maila) eta Mundaiz Ikastetxea (G25 maila) dira Txapeldunen Ligako titulua eskuratu zutenak Reale Arenan, Añorga KKE eta Olympique Kinshasa mendean hartuta, hurrenez hurren. 
Astigartarrek eta hernaniarrek, gutxienez lau partidu jokatu zituzten joan den astean, eta mota guztietako emaitzak lortu ostean; igandean eman zieten amaiera Donosti Cup txapelketari: alde batetik, Donosti Cup 2023 jaia ospatu zuten Kursaalean, eta amaiera ekitaldia egin zuten Maria Cristina hotelean.

Informazio guztia eskuragarri dago donosticup.com webgunean: partiduak, taldeak, jokalariak, emaitzak... 

 

DONOSTI CUP 2023 

URUMEA BAILARAKO TALDEEN SAILKAPEN OROKORRA 

Mundarrok 12 talde eta C.D Hernanin 8 

19 urtez apiko mutilak 

MUNDARRO  
Laugarren postuan Mundarro A (0 puntu). 5 partidutik 1 irabazita.
Laugarren postuan Mundarro B (0 puntu). 4 partidutik 4 galduta. 
HERNANI
Lehenengo postuan 
C.D Hernani A (7 puntu). 7 partidutik 5 irabazita.
Laugarren postuan C.D. Hernani B (3 puntu). 5 partidutik 2 irabazita.

17 urtez apiko neskak
HERNANI
Laugarren postuan C.D Hernani (0 puntu).  4 partidutik 4 galduta. 

15 urteko mutilak 
MUNDARRO
Laugarren postuan Mundarro (0 puntu). 4 partidutik 4 galduta. 
HERNANI
Laugarren postuan 
C.D Hernani (1 puntu). 4 partidutik 3 galduta.

14 urtez azpiko neskak 
HERNANI
Hirugarren postuan C.D Hernani A (3 puntu). 6 partidutik 3 irabazita. 
Hirugarren postuan C.D. Hernani B (1 puntu). Lau partidutik bat berdinduta.

14 urteko mutilak 
HERNANI
Laugarren postuan C.D Hernani (1 puntu) 7 partidutik 3 irabazita eta 1 berdinduta.

13 urteko mutilak
MUNDARRO
Hirugarren postuan Mundarro (3 puntu). 4 partidutik 1 irabazita. 

HERNANI
Hirugarren postuan C.D Hernani (3 puntu). 8 partidutik 5 irabazita.

12 urteko mutilak 
MUNDARRO 
Hirugarren postuan Mundarro  A (7 puntu) 7 partidutik 4 irabazita. 
Laugarren postuan Mundarro B (1 puntu) 4 partidutik 4 galduta. 

11 urteko mutilak 
MUNDARRO
Laugarren postuan Mundarro A (4 puntu). 4 Partidutik 4 galduta.
Laugarren postuan Mundarro B (1 puntu) 4 partidutik 4 galduta. 
10 urteko mutilak 
MUNDARRO 
Laugarren postuan Mundarro A (3 puntu). 7 partidutik 3 irabazita eta 1 berdinduta. 
Hirugarren postuan Mundarro B (4 puntu). 4 partidutik 1 berdinduta.

9 urteko mutilak 
MUNDARRO 
Hirugarren postuan Mundarro A (10 puntu). 5 partidutik 2 irabazita. 
Hirugarren postuan Mundarro B  (6 puntu). 4 partidutik 1 irabazita. 
 'Donosticup.com' webgunean dago informazio guztia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!