'Pistolera' nobelaren bigarren atala kaleratu du Urki Ruizola hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 10a, 00:00

Urki Ruizola hernaniarraren 'Pistolera, Círculo de venganza' nobelaren azala, Alai Zubimendik egindakoa.

'Circulo de venganza' izenekoa argitaratu du, aurrekoaren jarraipena, eta dagoeneko salgai dago. Alai Zubimendi hernaniarrak egin du azala.

Bere bigarren nobela argitaratu du Urki Ruizola idazle hernaniarrak: Pistolera nobelaren jarraipena. Círculo de venganza izenekoa da nobelaren bigarren atala, eta aurrenekoak bezala, western giroa, kapitulu motzak eta erritmo azkarreko irakurketa ditu ezaugarri nagusi.

Gainera, Alai Zubimendi hernaniarrak egin du liburuaren azala, eta Gaueko komiki dendan dago nobela salgai.

Mendekua izango du erdigunean nobelak. Ramsayk ikusi zuen, izenik gabeko pistolariak nola hil zuen bere aita; eta ordutik, mendekuarekin obsesionatuta hazi da. Ziur dago pis­tolaria bizirik dagoela oraindik, eta horregatik, haren bila abiatuko da, bere aginduetara daukan hiltzaile talde batekin. Iraganeko eta etorkizuneko pertsonaiek el­karbiziko dute mendekuaren zirkuluan. «Espero dut irakurtzen gozatuko duzuela, nik idazten gozatu dudan bezainbeste», adierazi du idazleak, nobelaren aurkezpen laburrean.

Uno Editorial argitaletxearen eskutik argitaratu ditu bi nobelak hernaniarrak, eta bere webgunean (unoeditorial.com) da­go eskuragarri horiei buruzko in­formazio guztia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!