Olatz Zugastiren kontzertua, Leitzaranen

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 9a, 00:00

Olatz Zugasti abeslari hernaniarra. Argazkia: Lucas Santos Bellido

Andoaingo Otieta parkean ariko da uztailaren 13an, 19:30etan hasita.

Kontzertu berezia eskainiko du Olatz Zugasti abeslari eta musikari hernaniarrak, datorren astean: Andoaingo Otieta parkean ariko da uztailaren 13an, Leitza­rango parke naturalaren sarreran hain juxtu.

Arratsaldeko 19:30etan izango da emanaldia, eta bertan aur­keztuko du bere zazpigarren lana hernaniarrak, beste lau musikarirekin batera: Hitzño bat erran eta, banua berhala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!