Auto istripu baten ondorioz, gizon bat hil da A-15 errepidean, Hernaniko hilerri parean

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 7a, 14:09

Segurtasun Sailak azaldu du bi autoak talka egin dutela eguerdiko 12:00ak baino lehenago, A-15eko 162garren kilometroan. Eta istripuaren ondorioz, talka egin duten auto bateko gidaria berehala hil da. 

Gizon bat hil da gaur eguerdian A-15 errepidean, Hernaniko hilerri parean, Donostiarako noranzkoan, bi ibilgailuk izandako istripu baten ondorioz. Beste ibilgailuan zeuden beste lau pertsona zaurituak izan dira eta Donostiako Ospitalera eraman dituztela nabarmendu du Ertzaintzak. 

Segurtasun Sailak azaldu du bi autoak talka egin dutela eguerdiko 12:00ak baino lehenago, A15eko 162garren kilometroan. Eta istripuaren ondorioz, talka egin duten auto bateko gidaria berehala hil dela. 

Istripua dela eta errepidea itxi behar izan dute, eta ondorioz, 4 kilometroko auto ilarak sortu dira. Une honetan, Urnietatik datorren trafikoa Hernanira bideratzen ari dira errepidean lanean ari direnak.

Hiru anbulantzia, suhiltzaileen bi kamioi, udaltzainak eta Ertzaintza bertaratu dira gertakariaren tokira . Segurtasun Sailak abian jarri du dagoeneko istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!