Karmengo jaietako bazkariko tiketak, eskuragai

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 6a, 18:13

Uztailaren 16an ospatuko dira Karmengo jaiak. Hiru urteko etenaldiaren ostean bueltan dira Kaxkoko festak, eta ohiturei eutsiz, bazkaria antolatu dute eguerdirako. Hori horrela, Kaxko Elkarteak jakinarazi du eskuragai daudela bazkariko tiketak Rioja Tabernan, Lamiak konjelatu dendan eta Aralar tabernan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!