«Irribarre polit bat da guretzat saririk onena»

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 7a, 00:00

Adin guztietako bezeroak dituzte.

Alaia Hortz Klinikak eskaintzen dituzten zerbitzuen berri emateaz gain, bezeroekin duten tratua eta gertutasuna azpimarratu nahi izan dute.

Zein da eskaintzen duzuen zerbitzua?

Ahoko inplantologian espezializatutako Odontologia Zentroa gara; eta sektoreko punta-puntako teknologiak erabiltzen ditugu gure pazienteek kalitatezko osasun-laguntza jaso dezaten. Adituak Invisalign sisteman eta gidatutako karel-hezurren tratamendu berrian, osasunaz arduratzen gara, eta baita hortz-estetikaz ere. Gure espezialista eta osasun-taldeak etengabeko prestakuntzan daude, sektorearen aurrerapenetara egokituta egoteko.

Publiko jakin bat daukazue?

ALAIAk ateak ireki zituenetik 17 urte hauetan, gure pazienteak asko dibertsifikatu dira. Familia osoak ere baditugu, eta haur askorekin egiten dugu lan, Eusko Jaurlaritzako PADI programari esker, eta haurrez gain, gazteekin eta adin nagusiko pertsonekin ere egiten dugu lan, hauek beti mimoz zainduz. Harro gaude urteak daramatzaten paziente leialak izateaz ALAIAn zure osasuna zaintzen.  Egia esan, familia erraldoi batean bihurtu gara.

 
Nolakoa da lan honen egunerokotasuna?

Gure egunerokotasuna oso bizia da, baina, aldi berean, izugarri gogobetetzailea. Besteak zaintzeko dugun bokazioa, batez ere, ahoko osasunari dagokionez, egunero betetzen baitugu. Horrek izugarri pozten gaitu ALAIAko taldea osatzen dugunoi. Zoragarria da besteei ezagutza osoarekin lagundu ahal izatea. Izan ere, zoragarria da bezeroei laguntzea profesional gisa eskuratu dugunarekin eta eskaintzen ditugun tratamendu berriekin. Sekulako poztasuna da ikustea gure zainketei esker irribarrea berreskuratu duen bezeroa.

 

Zein da zuen lanaren alderi okerrena?

Hainbeste urte lanean eman ondoren, ez dugu ezer txarrik ikusten. Besteei laguntzea eta zaintzea da gure lanbidearen funtsa, eta hori egunero betetzen dugu. Ezin da gehiago eskatu.
Egunik gogorrenetan ere zoriontsu heltzen gara etxera, ahalik eta gehien eman izanaren sentsazioarekin. Gure pazienteen errekonozimendua, haien fideltasuna, haien esker oneko hitzak, askotan, edozein une txar ezabatzen digute. Eta dentistok askotan esaten duguna: irribarre polita da gure saririk onena.

 
Ba al duzue eskaintza berezirik esku artean?

ALAIAko pazienteek badakite gure aurrekontuak beti doituak direla, kasu bakoitzari arreta ematea lehenesten dugulako. Gainera, teknologia eta tratamendu aurreratuenak izateak definitzen gaitu. Pazienteek horren onura jasotzen dute zentzuzko prezioekin eta ordaintzeko erraztasunekin.

 

KONTAKTUA

943 33 53 73
alaiahernani@gmail.com

 
DESKONTUA KRONIKAKIDEENTZAT

%3ko deskontua
zerbitzuetan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!