Kaniudalekuetarako, izenemate epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 6a, 00:00

Abuztuaren 21etik 25era izango dira Arriatsun, Kanika Aisialdi Taldeak antolatuta, 2009-2016 urteetan jaiotakoentzat. 

Kaniudalekuak antolatu ditu Kanika Aisialdi Taldeak, abuztuaren bukaerarako. Zehazki, hilaren 21etik 25era egingo dituzte, eta Arriatsu eskolan egingo dituzte aurten. 2009-2016 urteen artean jaiotakoek hartu dezakete parte udalekuetan.

Horretarako, dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea, abuztuaren 6ra arte. Bi bide jarri dituzte aukeran, apuntatzeko: mezua bidali kanika.aisia@gmail.com helbide elektronikora, edo idatzi 623 016 905 telefonora.

Haur bakoitzeko, 100 eurokoa izango da izenematea, baina anai-arreba batek baino gehiagok izena emanez gero, 90 eurokoa izango da prezioa bakoitzeko. Gainera, malgutasuna azaldu du Kanika Aisialdi Taldeak, zentzu horretan: «Norbaitek kantitate horiei aurre egiteko arazorik balu, jarri dadila gurekin harremanetan, eta moldatuko gara!».

Animatu eta Kaniudalekuetan izena emateko deia luzatu diete haur guztiei, eta aurreratu dute, datozen asteetan emango dutela udalekuei buruzko informazio gehiago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!