Haurrentzako ipuin kontaketa bihar Portun, zeinu hizkuntza erabilita

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 6a, 00:00

Magic Sign taldeak eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan hasita, Ibarrolaburu/Lorenza Plazan. «Aniztasuna eta inklusioa» landu nahi izan dute.

Oso emanaldi berezia antolatu Portuko Auzo Elkarteak, bihar arratsalderako: haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da haurrentzat, zeinu hizkuntza erabilita. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia, Ibarrolaburu/Lorenza Plazan; eta Magic Sign taldeak eskainiko du.

«Oso ekintza berezia prestatu dute Magic Sign taldekoek», jakianarazi du Portuko Auzo Elkarteak: «Oraingo honetan haurrentzat zeinu hizkuntzan ariko den ipuin kontalari bat etorriko da». Helburu jakin batekin antolatu du saioa Auzo Elkarteak: «Aniztasuna eta inklusioa lantzea, eta batez ere, entzumena duten haurrek ezagutzea pertsona gorrek komunikatzeko duten modu hain interesgarria», nabarmendu dute. Doakoa eta irekia izango da emanaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!