Iturbek, Azpeitiak eta Salaberriak garaipena, Zikuñaga Papelera Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 5a, 08:10

Oier Azpeitia eta Xuban Iturbe (ezkerrean), atzoko partidua hasi aurretik.

Atzo arratsaldean jokatu zuten, Iturbek eta Azpeitiak elkarrekin, eta Salaberriak Pagazpeko Urruzolarekin. Beste hiruna partidu jokatuko dira gaur eta bihar, 18:00etan Hernaniko kiroldegiko frontoian.

Jaialdi ona izan zen astearte arratsaldekoa, esku pelotari hernaniarrentzat, Zikuñaga Papelera Torneoan. Batetik, garaipen argia lortu zuten Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia jubenilek, Larraungo Navarroren eta Gaztelekuko Salbadorren kontra (18-1). Eta bestetik, irabazi egin zuen Xabier Salaberriak ere, Pagazpeko Urruzolarekin batera, nagusien mailan: 18-4 menderatu zituzten Beti Onakeko Tirado eta Zugarraldeko Agirre.

Jaialdiko hirugarren partiduan, kadeteetan, Irurtzungo Salaberria anaiek irabazi zuten, Tolosako Perurenaren eta Caminosen kontra (18-10).

Gaur eta bihar, beste hiruna partidu jokatuko dira Zikuñaga Papelera Torneoan; arratsaldeko 18:00etan hasita, Hernaniko kiroldegiko frontoian.

UZTAILAK 5, asteazkena
Jubenilak: Deskarga-Legarreta (Hernani) / Gorostidi-Mujika (Zazpi Iturri)
Nagusiak: Lizaso-Olaiz (Behar Zana-Oiarpe) / Ruiz-Alvarez de Eulate (Txukun Lakua)
Kadeteak: Arretxe-Manex Alberdi (Hernani) / Otazu-Errasti (Aretxabaleta)

UZTAILAK 6, osteguna
Kadeteak: Oses-Otaegi (Hernani-Behar Zana) / Uria-Alonso (Abantzu)
Jubenilak: Manterola-Alegria (Hernani) / Otaegi-Larrañaga (Ilunpe)
Nagusiak: Olasagasti-Alkantara (Behar Zana-Abantzu) / Sasiain-Conde (Abantzu-Eibar)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!