Aurreneko ekintza gaur, 65 urtetik gorakoek

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 5a, 00:00

Atsegindegin elkartuko dira 10:00etan, eta Ave Mariara eta igerileku irekietara joango dira paseoan elkarrekin.

Gazteek eta haurrek bezala, adinekoek ere «sozializatzeko, parte hartzeko eta ondo pasatzeko gune bat» izatea bilatu du Hernaniko Udalak, uda honetarako. Eta helburu horrekin, 65 urtetik gorakoei zuzendutako jarduera programa bat prestatu du.

Gaur bertan izango da aurreneko ekintza. Goizeko 10:00etan elkartuko dira Atsegindegin, eta bertatik abiatuta, paseoa egingo dute Ave Maria parkean barrena, eta bisita igerileku irekietara. Eguerdiko 12:00etan bukatuko dute jarduera. Partehartzea librea da, nahi duten adineko guztientzat; eta nahikoa da bertara azaltzea, ez baita aldez aurretik izena eman behar.

Asteazkenetan izango dira hurrengo ekintzak ere, eta Atsegindegi izango dute elkargune jarduera guztietan, goizeko 10:00etan. Uztailaren 12an, belaunaldien arteko ekintza egingo dute, udalekuetako haurrekin batera. Hilaren 19an, berriz, mahai jokoak eta bingoa izango dituzte, goizaz elkarrekin gozatzeko. Eta uztaila bukatzeko, zinea izango da protagonista 26an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!