Hernaniar talde haundia Toledon, eta mutil jubenilak txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 5a, 00:00

Txapeldun izan ziren Hernaniko mutil jubenilak, torneo bikaina jokatuta.

Toledoko torneoan hartu du parte Hernaniko Eskubaloi Taldeak, hainbat kategoriatan.

Egonaldi polita egin zuen Hernaniko Eskubaloi Taldeak, joan den astean, Toledon. Ekainaren 28tik uztailaren 1era, Toledoko Nazioarteko Eskubaloi Txapelketan hartu zuten parte neska-mutil hernaniarrek, hainbat kategoriatan.

Hori horrela, jokalariek, entrenatzaileek, gurasoek eta laguntzaileek bat eginda, talde haundia osatu zuten Toledora joateko. Lau eguneko egonalditik, taldeak nabarmendu ditu «gure jokalarien partaidetza haundia, emaitza politak, guraso eta laguntzaile guztien laguntza, eta jokalarien jarrera bikaina», besteak beste.

Hernaniko Eskubaloi Taldeko jokalari, entrenatzaile eta gurasoak elkartuta, makina bat lagun joan ziren Toledora.

Emaitzei dagokienean, gainera, izan da bat bereziki nabarmentzekoa: torneo bikaina jokatuta, txapeldun izan dira Hernaniko mutil jubenilak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!