Zikuñaga Papelera Torneoko hiruna partidu, gaur eta bihar arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 4a, 17:24

Irazustabarrena, Urkizu, Ugalde eta Artetxe, asteleheneko partiduan.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia bi egunetan, eta kategoria bakoitzeko partidu bana izango da egunero: kadeteak, jubenilak eta nagusiak.

Martxan da Zikuñaga Papelera Torneoa, eta gaur eta bihar izango du segida, beste bi jaialdirekin. Hiruna partidu jokatuko dituzte, arratsaldeko 18:00etan hasita, Hernaniko kiroldegiko frontoian.

Gaurkoan, honakoa da kartelera:

Kadeteak: Salabarria anaiak (Irurtzun) / Perurena-Caminos (Tolosa)
Gazteak: Iturbe-Azpeitia (Hernani) / Cestau-Salbador (Gazteleku)
Nagusiak: Salaberria-Urruzola (Hernani-Pagazpe) / Tirado-Agirre (Beti Onak-Zugarralde) 


Bihar, berriz, hiru partidu hauek izango dira jokoan:

Jubenilak: Deskarga-Legarreta (Hernani) / Gorostidi-Mujika (Zazpi Iturri)
Nagusiak: Lizaso-Olaiz (Behar Zana-Oiarpe) / Ruiz-Alvarez de Eulate (Txukun Lakua)
Kadeteak: Arretxe-Manex Alberdi (Hernani) / Otazu-Errasti (Aretxabaleta)

 
Astelehenean jokatu ziren beste hiru partidu, eta honakoak izan ziren emaitzak:
 
Kadeteak: Etxeberria-Zelaiaran (Oiarpe) 18-17 Yaben-Zabala (Irurtzun)
Jubenilak: Diaz de Gereñu-Urdanpilleta (Intza) 18-17 Gaztañaga-Beroz (Gazteleku)
Nagusiak: Urkizu-Irazustabarrena (Hernani-Intxurre) 18-15 Artetxe-Ugalde (Intza-Oiarpe)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!