Odol emateko hitzordua gaur, erreserbak mantentzen laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 4a, 00:00

Arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara izango da odola emateko aukera Hernaniko anbulatorioan, eta goizean zehar hartu behar da zita telefonoz.

Ohikoa da, uda iristearekin batera, odol erreserbek behera egitea, eta horrekin batera, baita egunerokoan sortzen diren beharrei erantzuteko gaitasuna ere. Horregatik, dei berezia luzatu dute Hernaniko Odol Emaileen Elkartetik, hileroko hitzorduari eutsi eta estrakzioetara gerturatzeko.

Gaur izango da uztaileko zita Hernanin, eta arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara egingo dituzte estrakzioak, anbulatorioko aretoan. Horretarako, ohikoa den bezala, aldez aurretik eskatu beharko da hitzordua telefonoz. Gaur goizean zehar deitu beharko da 943 00 78 84 telefonora, eta ordua hartu. Odolaren beharraz ohartarazi, eta gaurkoan zita hartzera animatu ditu herritar guztiak, Hernaniko Odol Emaileen Elkarteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!