Iruñeko erailketa salatzeko, elkarretaratzeak gaur Plaza Berrin eta Joseba Barandiaranen

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 3a, 10:11

Iruñean emakume bat erail dutela eta, kontzentrazioak egingo dituzte Hernanin eta Astigarragan, arratsaldeko 19:00etan. Plaza Berrin jarri du hitzordua Hernaniko Koordinadora Feministak, eta Joseba Barandiaran plazan Emakumeon Etxeak.

Iruñean emakume bat erail dutela salatzeko, elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean, Hernanin eta Astigarragan. 19:00etan izango da, bi kasuetan.

Hernanin, 'Eraso sexistarik ez! ' lemapean, Plaza Berrin jarri du hitzordua Hernaniko Koordinadora Feministak: «Beste emakume bat eraila izan da Iruñean. Matxismoak hiltzen gaitu!», salatu dute. Bertaratzeko deia luzatu diete koordinadora feministako kideek, herritar guztiei. 

Astigarragan, berriz, Joseba Barandiaran plazan elkartzeko deia egin du Emakumeon Etxeak, ordu berean, 'Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!' lelopean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!