Papelera Zikuñaga Txapelketako partiduak, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 3a, 00:00

Gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, jokatuko dira V. Papelera Zikuñaga Txapelketako hiru partidu, Hernaniko pelotalekuan. Kadete mailan Etxeberria eta Zelaiaran (Oiarpe), Yabenen eta Zabalaren (Irutzun) aurka arituko dira; jubeniletan Diaz de Gereñuk eta Urdanpilletak (Intza), Gaztañagari eta Berozi (Gazteleku) egin beharko diete aurre; eta nagusietan Urkizuk eta Irazustabarrenak (Hernani-Intxurre), Artetxeren eta Ugalderen (Intza-Oiarpe) aurka jokatuko dute. Bihar arratsaldean beste hiru partidu jokatuko dira Hernaniko pelotalekuan, hauek ere arratsaldeko 18:00etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!