Ganbera- kontzertua larunbatean, Udal Areto Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 3a, 00:00

Ganbera-kontzertua eskainiko dute larunbat honetan Eneko Sota Zabaleta akordeoilari hernaniarrak, Julián Caballero Mateos biolinjoleak eta Juan García Bustillo gitarjoleak. Hernaniko Udaletxeko Udal Areto Nagusian izango da kontzertua, arratsaldeko 19:30etan. Bertan, Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek Dubosi eta Trojan obrak elkarrekin interpretatuko dituzte, eta banaka Bachen, Wagnerren, Scarlattiren, Jiménez Manjónen eta Gubaidulinaren obrak eskainiko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!