Izarne Zelaia Arratibelen erakusketa, Pakita Studioan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 2a, 00:00

Argazkia: Pakita Studioa.

Bihar egingo dute erakusketaren aurkezpen ekitaldia, arratsaldeko 18:00etan, Pakita Studioan bertan.

Bihar inauguratuko dute Hernaniko Pakita Studioan Izarne Zelaia Arratibel donostiarraren erakusketa. Arratsaldeko 18:00etan jarri dute hitzordua, eta artista bera arduratuko da erakusketari buruzko azalpenak emateaz: «Sortzaile donostiarrak bere hastapenak pintura abstraktuan egin baditu ere, azken aldian ilustrazioari tokia egin dio bere lanetan eta aldaketa horren lekuko izango dira gure paretak».

Erakusketa zenbait elementuren eta gairen arteko nahasketatik sortu du Zelaiak, eta nahasketa horretan oso presente daude gorputza eta amatasuna: «Ikusgai izango ditugun lanak natur elementuekin eta batez ere gorputzarekin lotuta daude; amatasunak presentzia haundia izango du».

Bihar arratsaldeko 18:00etan egingo dute aurkezpen ekitaldia, eta abuztua amaitu arte mantenduko dute erakusketa ikusgai. Sarrera guztiz doakoa eta librea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!