65 urtetik gorakoentzat ekintza ugari, uztailean

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 2a, 00:00

Lau ekintza antolatu ditu Hernaniko Udalak, adinekoek sozializatzeko eta ondo pasatzeko gune bat sortzeko.

Gazteekin eta haurrekin egin bezala, 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera programa aurkeztu du Hernaniko Udalak. Guztira lau ekintza prestatu ditu, uztailean zehar egingo dituztenak; eta helburua adinekoek sozializatzeko, parte hartzeko eta ondo pasatzeko gune bat izatea da.

Lehenengo ekintza asteazken honetan egingo dute, Ave Maria parkean paseoa egin eta kanpoko igerilekua bisitatuta; bigarren ekintza belaunaldien artekotasuna sustatzeko saioa izango da, udalekuetako haurrekin batera egingo dutena; hirugarrena mahai joko eta bingo saioa; eta, azkenik, zinearekin amaituko dute ekitaldi zikloa.

Jarduerak uztaileko asteazkenetan izango dira, goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!