Posta bidezko botoa emateko laguntza eskainiko du ostegunean EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 2a, 00:00

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak iristear direla eta, posta bidezko botoa emateko laguntza saioa eskainiko du Hernaniko EH Bilduk. Horretarako, alderdiaren Bilgunean jarri dute hitzordua, uztailaren 6ean, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara. EH Bildutik nabarmendu dute «oso garrantzitsua» dela botoa ematea, «asko dagoelako jokoan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!