Papelera Zikuñaga txapelketa, gaur martxan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 1a, 00:00

Gaur sei partidu jokatuko dira, 11:00etan hasita hiru eta 17:00etan hasita beste hiru. Uztailean ia egunero jokatuko dira partiduak.

Gaur Papelera Zikuñaga Txapelketa hasiko da kiroldegiko frontoian. Txapelketa honen bosgarren edizioa da eta urtetik urtera erakargarriagoa. Aurten 96 pelotarik hartuko dute parte, 48 bikote osatuz kadete, jubenil eta senior mailetan lehiatuko direnak. 16 bikote kategoria bakoitzean. Partiduak aste barruan jokatuko dira 18:00etatik aurrera eta larunbatean saio bikoitza izango da 11:00etan eta 17:00etan. Gaur bertan, sei partidu jokatuko dira; bi kadeteenak, bi jubenilenak eta bi seniorrenak.
 
Oier Alegria, azpitxapeldun
Bestetik, Oier Alegriak 22-14 galdu zuen Gipuzkoako 4,5ko txapelketaren bigarren mailako finala, Olaizola (Zumaia) pelotariaren aurka

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!