Hernanik goranzko bidean jarraitu nahi du gaur Pasai Donibanen

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 1a, 00:00

'Maialen' trainerua gaur Pasai Donibanen ariko da arraunean.

ETE Ligako laugarren jardunaldia jokatuko da 17:00etatik aurrera erlojuz kontra.

Pasai Donibanen ETE Ligako laugarren jardunaldia jokatuko da gaur 17:00etatik aurrera. Bertan, Hernaniko Maialen trainerua ariko da arraunean eta helburua goranzko bidean jarraitzea da. Hobekuntza nabaria egin du traineru hernaniarrak eta bide horretan jarraitzea izango da helburua.
Hirugarren jardunaldian bi traineru utzi zituen atzetik eta aurrekoetatik gertu geratu zen. Baikor izateko emaitzak izan dira azkenengoak.
Pasaia Donibanen ARC 1 eta 2 ligetako estropadak ere izango dira eta bertan arraunlari hernaniarrak badira. 
 
ACT eta Euskotren Liga Galizian hasiko dira
Bestetik, ACT eta Euskotren liga nagusiak gaur hasiko dira Galizian, A Coruñan. Bertan arraunlari hernaniar mordoska bat ariko dira, batez ere Euskotren Ligan, Donostiarra, Orio eta Hibaika bezalako ontzietan. Bi jardunaldi jokatuko dituzte Galiziako uretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!