Jai Alai Summer Season txapelketa gaur gauean hasiko da Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 1a, 00:00

Aurkezpena Santa Klara irlan egin zen.

Barrenetxeak postuz aldatuta jokatuko du 22:00etatik aurrera Juanenearekin. 

Jai Alai Summer Season erremonte txapelketarik apurtzaile eta berritzaileena gaur hasiko da Galarretan, gaueko saioan, 22:00etatik aurrera. Hiru partidu daude iragarrita eta bertan Barrenetxea erremontista hernaniar ariko da.
A taldeko txapelketa Barrenetxeak, aurrelari bezala, Juanenearekin jokatuko du Aldabe eta Urrizaren aurka. Urrizak ere bere ohiko postutik kanpo jokatuko du, atzelari moduan. Barrenetxea eta Juaneneak elkarrekin jokatu izan dute aspaldiko garaietan Juanenea aurrelaria zenean. 
Bigarren partidua ere A taldekoa izango da eta Segurola-Ansak, Azpiroz-Larrañagaren kontra jokatuko dute. Ansa eta Azpiroz dira postuz aldatuko diren bi erremontistak. 
Jaialdia amaitzeko hirugarren partidu bat jokatuko da txapelketatik kanpo. Urrutia II eta Zaldua I.ak, Gurrutxaga eta Martirenaren aurka jokatuko dute jaialdia ixteko.
Erremontista goizuetarrak, Apezetxeak eta Zubirik, atsedena izango dute

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!