Zein da zure gorputzaren zenbaki kodea?

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 1a, 00:00

Argazkia: Idoia Telleria Maritxalar

S, M edo L. 36, 40 edo 44. Zein da definitzen zaituen letra edo zenbakia?

Gaur egun, badirudi zifren taula honetan sailkatu behar garela janzten garen moduaren bidez nola proiektatzen garen zehazteko. Baina, zer gertatzen da zenbaki eta taila horiek gure gorputzekin atseginak ez direnean?

Denok dakigu gorputz bakoitza desberdina dela, eta badirudi merkataritza-guneetan eskura ditugun dendetan ez dutela albiste hau entzun! Zureak dituen proportzioen eta neurrien arabera, beharbada, bilduma berrian gustukoen izan dituzun arropak janzteko aukerarik ez izatea gerta dakizuke, ez bai dira zure siluetara egokitzen, eta, askotan, suminduta senti gaitezke etxera iristean. Horrek arazo bat sortzen du gure autoestimuan, eta gorputz-adierazpenera mugatu gaitzake gure egunerokoan, hiru taila besterik ez baitira onartzen, konplexuz betetzen gara, bakoitzaren izaera baliogabetuz.

Arazo hori ikusarazteari eta horri buruz zuzenago hitz egiteari esker, moda garaikideak aniztasuna baloratzera ekarri du. Marka batzuk kezkatuta daude behar hori asetzeaz, esaten genuen konplexuei, autoestimari eta norberarekiko onarpenari lagunduz. Aukera gehiago ditugu moda gozamena izan dadin zigorra beharrean.

Dauden kolore, zapore eta neurriekin… ez gaude kanon aspergarrietan sailkatzeko prest!

 

Fanny Alonso eta Maialen Porroy, KOTOI

instagram: @_ _kotoi_ _

 

Hernaniko Elkarlan Sorgunea

Iturola.eus

Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!