Züttik Elektrotxaranga 2019an sortu zuten Hernaniko eta Ordiziko 13 lagunek eta pandemiaren eraginez urtebete geldirik egon eta gero, pasa den urtean elkartu ziren berriro kaleak animatzeko. San Joanetan, koadrilen egunean, ez zuten huts egin eta sekulako giroa jari zuten kalean. Gainera, aurtengoa berezia izan zen, Ander Zubillaga kidea agurtu baitzuten. Malkoren bat ixuri zuen batek baino gehiagok, baina batez ere barreak eta algarak izan ziren nagusi. Kalejirarik jendetsuena izan zen. Eguerdian Tilosetan bazkaldu zuten eta ondoren irten ziren presarik gabe Kaxkoan barrena kalejiran. Aurretik, Tilosetan jendetza elkartzea lortu zuten eta denak dantzan jarri zituzten. Ondoren, adin ezberdinetako hernaniarrekin elkartu ziren batetik bestera ibiltzeko.