Xalaparta elkarteak Jesus Mari Zalakain Odriozola 'Pipar' omendu zuten, ekainaren 24an. Elkarteko Aritz Etxeberria zuzendariak oroigarria eskaini zion Piparri, eta hitz eder batzuk ere eskaini zizkion. Esker hitzak atera ziren omenduaren ahotik, eta jarraian bonbardinoa jo zuen, txarangak lagunduta. Gauean, zezen suzkoa amaituta, txarangak hartu zuen lekukoa berriro eta Iñaki Apezetxea 'Txatxon' omendu zuten, txarangako zuzendari eta kidea. Gu Gira Euskadiko eta Xalbadorren heriotzean abestiak ere kantatu zituzten txarangako kide izan zirenak gogora ekartzeko.