San Joan egunean ospatu zen Hernaniko Dantza Solteko Txapelketa, herriko plazan. Gudarien Enparantza jendez bete zen, eta oholtza gainean dantzatu zuten dantzariek maila ederra erakutsi zuten. Hala ere, Maren Galvez eta Gorka Granado Sopelako dantzariak gailendu ziren. Laura Bastida eta Ekain Uzkudun Azpeititik etorritako bikotea gelditu zen bigarren postuan; eta hirugarren egin zuten Katerin Artolak eta Iker Belintxonek.