'Entre dos mundos' antzerkiaz gozatzeko aukera izan zuten zenbait hernaniarrek, Las de Afuera konpainiaren eskutik, Amher elkarteak antolatuta. Biterin elkartu ziren goxo-goxo denak, eta bidaia baten kontakizunak oholtzara gaineratu zituzten antzezleek: sartzen ez denaz, kanpoan geratzen denaz, bi kontinenteren artean bizitzeak suposatzen duenaz. Sistema burokratiko arrazista eta gizatasunik gabea erakusten digu, entzuten ez duena, borroka nekagarri gisa planteatzen dena. Las de Afuera antzerki taldea 35-65 urte bitarteko 8 emakumek osatzen dute. Getxon etxeko lanak eta zaintza-lanak egiten dituzte. Jatorrizko herrialdeak Peru, Guatemala, Paraguai eta Argentina dira. Prozesua errazten duten bi pertsona daude, bata El Salvadorrekoa eta bestea, Ereineko kidea, Euskal Herrikoa.