Zerbitzu integrala eskaintzen

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 30a, 00:00

MGS Aseguruakeko Miguel Angel Garcia Nieto.

MGS Aseguru enpresak 25 urte inguru daramatza Hernani eta inguruetako bezeroekin bizitzen, entzuten, zaintzen eta arretarik hoberena eskaintzen.

Horrela jarraitzeko helburuarekin, Miguel Angel García Nieto aukeratu da orain dela gutxi erreformatu berri den agentziaren erantzukizuna hartzeko.

Hau honela, agentea elkarrizketatzea erabaki dugu:

 

Zein da MGS Aseguru enpresak eskaini dezakeen balio erantsia Hernanin?

115 urte baino gehiago merkatuan lanean dabilen enpresa batek eskaintzen duen sendotasuna eta segurtasuna. Produktu aniztasuna, sektorearen jakintza eta bezeroarekiko gertutasuna. Horrez gain, egunerokotasunean gertatutako intzidentziei azkar eta modu eraginkor batean erantzuteko gaitasuna.

 

Nola lortzen duzu zure bezeroekin epe luzeko harremana bermatzea eta eskainitako zerbitzua pertsona bakoitzari egokitua izatea?

Nire ustez, bezeroekin harreman iraunkor bat eraikitzeko konfiantza, transparentzia eta komunikazio egokia ezinbesteko aspektuak dira. Pertsona bakoitzaren beharrak entzun eta hauei soluzio pertsonalizatu bat emateko. Nire helburua jendearentzat eskuragarri egotea eta zerbitzu ezin hobea eskaintzea da.

 
Behar horietara egokituta zer zerbitzu eskaintzen du MGSk?

Urteekin gure inguruak eta bezeroak daukaten beharrak aldatzen joan dira eta MGS-k eskaintzen dituen produktuak hauek asetzera zuzendu dira. Kotxe, etxebizitza, komertzio, enpresa, bizitza, osasun eta istripu aseguruak, aurrezki edo inbertsioetara zuzendutako produktuak, cibersegurtasuna, … Azkenean bezeroaren beharrak ezagutu eta hauek ongi aseguratuta egotea da gure helburua eta horretan aritu gara lanean hainbat urtez. Beste aldetik gero eta aseguru gehiago eduki gurekin gero eta benefizio gehiago lortzeko aukera dauka bezeroak eta hau asko baloratzen duen gauza da.

 

Hernani eta inguruetako bezeroekin gustora al zaudete?

Oso gustora gaude eta beraiek gurekin ere. Hainbeste urtez elkarrekin lan egiteak gugan daukaten konfidantza adierazten du. Gustatuko litzaiguke hau gutxienez beste 25 urtez edo gehiagoz honela izatea. Gure aldetik daukagun guztia egingo dugu hau honela izan dadin.

 

                MIGUEL ANGEL GARCIA NIETO / 667 21 98 92 / ANDRE KALEA 62, HERNANI

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!