San Joanak

San Joanetako argazki lehiaketa - 2023

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 29a, 09:35

Berriz ere martxan argazki lehiaketako bozketa!

 

Bozkatzeko aukera uztailaren 1eko eguerdiko 12:00ak arte egongo da zabalik.

Bi sari potolo
Bi sari potolo izango dira aurten ere. Lehenengoa Kronikakide diren lehiakideen artean zozketatuko da; irabazleak Gurutzeta X Txuleta sagardotegian bi pertsonentzat otordua, Hernaniko igerileku irekietako bi sarrera eta Bitartean taldearen diska eramango ditu. Bigarren saria, berriz, herritarrek hautatzen duten argazkiaren egileak eramango du; honek ere Gurutzeta X Txuleta sagardotegian bi pertsonentzat otordua eta Hernaniko igerileku irekietarako bi sarrera irabaziko ditu. Horrez gain, Kronikakide izango da urtebetez. 

Bozkatzeko klikatu ondorengo estekan:  https://forms.gle/Yf1n6pQ3T7G3ohwi8

 

Hementxe argazkiak ikusteko galeria:

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!