Askotariko ekintzak izango dira uztailean Chillida Leku Museoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 29a, 00:00

Uztaileko eta abuztuko larunbatetan egingo dituzte yoga saioak.

Larunbat honetan jarriko dute martxan udako egitaraua, Chillida Leku Museoan.

Ekintzaz beteta iritsi da udara Chillida Leku Museora. Kulturaz gozatu nahi dutenentzat egitarau berezia antolatu dute, adin eta pertsona guztiei zuzendua. Larunbat honetan bertan hasiko dira udarako egitarauarekin, lehenego yoga saioa egingo baitute, eta uztaileko zein abuztuko larunbat guztietan izango du jarraipena ikastaroak. 

Eskaintza kulturalari dagokionez, Trio Zukan taldearen Soinuzko Begiradak TAKE2 disko berriaren aurkezpena izango da aukeretako bat. Uztailaren 13an egingo dute, arratsaldeko 19:00etan. Gainera, uztailaren 15ean Dantz Point erakusketa iritsiko da Chillida Lekura. 

Azkenik, haurrek eta gaztetxoek Chillida Lekuko udalekuetan gozatzeko aukera izango dute. Uztailaren 10etik 14ra gaztetxoen txanda izango da (12-14 urte), eta uztailaren 17tik 21era haurrena (6-11 urte). Bi txandak Maushausen eskutik. 

 

CHILLIDA LEKU

HERNANI

UZTAILAK 1

09:00 Yoga saioa museoan. Uztaileko eta abuztuko larunbat guztietan egingo dute ekintza

UZTAILAK 13
19:00 Trio Zukan taldeak Soinuzko Begiradak-TAKE 2 diskoaren aurkezpena egingo du.

UZTAILAK 15

16:00 Dantz Point iritsiko da Chillida Lekura.

UZTAILAK 10-14

12 eta 15 bitarteko gazteentzat udalekua, Maushausekin.

UZTAILAK 17-21

6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat udalekua, Maushausekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!