Beti bezain jendetsua izan zen atzo gauerdiko hitzordua, Plazan. Ehunka hernaniar elkartu ziren bertan, bandera jaitsierarekin batera 'San Joan martxa' ozen kantatu, eta zezensuzkoarekin dantzatu ondoren kalejiran abiatzeko, Incansables txarangak markatutako erritmora.