Atzo bukatu ziren San Joan jaiak, eta azkeneko unera arte gozatu zituzten hernaniarrek, sekulako giroarekin. Puro Relajoren kontzertuak jarri zituen dantzan, Deabru Beltzen kalejira 'sutsuak' gozarazi zituen ondoren, eta Plazan elkartu ziren azkenik, jaiei ohiko bukaera emateko: bandera jaitsi, San Joan martxa elkarrekin abestu, eta Incansables txarangaren atzetik abiatu Kaxkoan gora eta behera.