Plazak libre, zenbait instrumentutan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 28a, 00:00

2023-2024 ikasturteko izenemateetan murgilduta dago Hernani Musika Eskola Publikoa, eta jakinarazi duenez, oraindik plaza batzuk libre daude honako instrumentuak jotzen ikasteko: alboka, dultzaina, txistua eta akordeoia. Horietarako, uztailaren 7ra arte izango da aukera, musika eskolan bertan, 08:00etatik 14:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!