'Ta San Joaaaan, beeeetiiii, zaituuuut gogoaaaaan...!'

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 28a, 00:00

Santiago Carrero lantegia gogora ekarriz, umoretsu aritu ziren San Joan Konpartsako kideak.

Bukatu dira San Joan jaiak, eta baita urteroko txinpartarekin bukatu ere! Azkeneko egunean, Axeri Dantzaren bizkarrekoei, Beti Egarriak txarangaren kalejira alaiari, herri kirolen zirrarari, San Joan Konpartsaren kale buelta bereziari edota Puro Relajok piztutako saltsari errematea jartzeko, Plazan elkartu ziren herritarrak gauean: Deabru Beltzen su ikuskizunaz gozatu zuten aurrena, Kaxkoan barrena; eta ondoren, elkarrekin abestu zuten San Joan martxa, banderak jaitsi bitartean, eta Incansables txarangaren atzetik kalejira jendetsuan abiatu aurretik. Bukatu dira jaiak, baina egun luzez iraungo du abesti zati ezagunak, hernaniarren buruetan bueltaka: Ta San Joaaaan, beeeetiiii, zaitu­uut gogoaaaaan...!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!