Gure Eskuren 'Euskal Herria mundura!' ekimena

Maxus Aizpurua Otamendi, Hernaniko Gure Esku 2023ko eka. 27a, 00:00

Tourra dator, eta gutako asko herritik nola pasako den ikusteko irrikaz gaude, izan ere, Euskal Herrian beti izan dugu txirrindularitzarekiko zaletasuna, ongi dakigun bezala, eta Tourra, Tourra da. Ia etxe guztietan urtetan ikusi izan duguna, aurrez aurre ikusteko aukera izango dugu laster.

Horregatik, aurten, bertatik bertara ikusiz, identitate bereki, berezi eta ederra duen 7 lurraldeko herrialde batera iritsi direla guk geuk erakutsiko diegu, Tourra ikusten duten guztiei. Milioika lagun dira. Ezagutzen gaituzten eta bageranik ere ez dakitenek ikusiko gaituzte, ikurrina eskuan.

Nazioarteko oihartzuna baliatu eta aurtengo Tourrean 'Herri bat gara, Euskal Herriak erabaki' esango dugu. Errepideetara ikurrinekin ateratzeko Le Grand Departek egin duen deialdiarekin bat egiten dugu, baina deialdi hori biderkatuz, Bilbotik Baionaraino ikurrin uholdea sortuko dugu errepideetan, airetik hartzeko moduko irudiak sortuz.

Munduaren aurrean herri be­zala agertuko gara. Inoiz egin den ikurrinik erraldoiena sortuko dugu, irudietan argi ikusteko, eta, hirugarren etapak Bidasoa zeharkatuko duenez, ekimen berezia egingo dugu bertan, bi aldeetan euskaldunak bizi garela adierazteko. Zatoz!! Ekimen hauetan parte hartzera:

Ekainaren 29an, 19:30etan, Tilosetan: ekimenaren aurkezpena eta argazki erraldoia euskal ikurrekin.

Uztailaren 1ean, 12:00etan: bi­zikleta martxa Hernaniko kalee­tan. Gudarien plazatik irteera.

Uztailaren 2an, 14:00etan: To­u­rra pasako den errepideetara jo­ango gara euskal ikurrekin.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!