Koadrilek berotuko dute gaur eguna

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 25a, 00:00

Dantza sueltoko txapelketa urte askotan antolatu da San Joan egunean.

Sokamuturrarekin eta Axeri Dantzarekin hasiko da festa eta ondoren koadrilak elkartuko dira brindisean,
segidan bazkaldu eta festarekin jarraitzeko.

Koadrilen egun haundia da gaur, eta hori os­patzeko, brindisa egingo dute, 13:00etan, Gudarien Plazan. Eztarriak goxatuko dituzte koadrilek, poteoan, bazkariaren aurretik eta gazteak Tilosetan elkartuko dira. Aurretik, ordea, au­rre­ne­ko sokamuturran elkartuko dira gaua luzatu dutenak eta lehenengo eguzki printzekin esnatu direnak. Axe­ri Dantzarekin bizkarrak gorritzeko aukera izango da ondoren. Era berean, txarangak, ume­en­tzako ikuskizunak eta kon­tzertuak ere izango dira.

Atsegindegin haurrentzako parkea 10:00etan irekiko da. Adabaki klown ikuskizuna arratsaldeko 17:00etan hasiko da Urbieta kalean. Ordu erdi geroago, estreinekoz, Loratuz Loratukoek Harrotasun aldarrikapen karroza aterako dute Kaxkoan zehar. Aurten bai, Revuelta anaiek Fermin Valenciaren konpainia izango dute musika emanaldian. Azkenik, dantzaldiak eta erromeriak, txarangarekin itxiko dute eguna. 

 

San Joan egun argitsua

Atzoko San Joan egunez, mu­sika izan zen protagonista zalantzarik gabe. Dianarekin ha­sita, danborrada, Musika eta Txistulari banden kon­tzer­tuak eskaini ziren goiz-eguerdian zehar. Dantzak ere izan zuen lekua, moder­noak Jennyrekin aerorumban eta tradizioari eutsiz dantza suel­toko txapelketa. Eta gauean jendetza izan zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!