Galtzagorriak gara eta Hernanira etortzea erabaki dugu, zuen laguntzarekin herria zaintzera! Bidean badakizue norekin egingo dugun topo? “Argitxorekin”! Ezagutzen al duzue? Ziurrenik bai! Hauxe da bere abestia: “Niri deitzen didate Argitxo iratxoa eskuan kriseilua, buruan txanoa txiki-txikia naiz ni, mendiko magoa leizezuloa utzi eta hirira noa harri, murri, zapero bero-bero-bero haurrak egin euskaraz orain eta gero”. Oraingoz gu bakarrik gaude herrian; baina adi egon! laister euskal mitologiako lagun gehiago ikusiko ditugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu, gu hemen egotea ahalbidetu dutenei: Paolo Malpetti 'Kepa', Kaxko Elkartea eta Hernaniko Udala.
Mila esker denoi!