San Joanak

Bi sari potolo jokoan, Kronikako XIV. San Joanetako Argazki Lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 23a, 00:00

Partaide bakoitzak 5 argazki bidali ahal izango ditu.

Argazki bozkatuenak eta Kronikakideen arteko zozketako irabazleak jasoko dituzte sariak. Argazkiak ekainaren 28ra arte bidali daitezke kronika@kronika.eus helbidera, edo Kronikaren bulegora (Larramendi kalea, 11). 

Nora begira ibiltzen da jendea San Joanetan? Horixe jakin nahi du Kronikak aurten ere, San Joanetako Argazki Lehiaketaren XIV. edizioan. Egitarauan dauden ekitaldi guztietan izaten da argazki ederren bat ateratzeko aukera, eta imaginazioa lantzeko aukera paregabea eskaintzen du argazkilaritzak; azeri dantza, sokamuturra, buruhaundiak, parranda, kontzertuak... Edozerk balio du argazki on bat lortzeko. 

Bi sari potolo izango dira aurten ere. Lehenengoa Kronikakide diren lehiakideen artean zozketatuko da; irabazleak Gurutzeta X Txuleta sagardotegian bi pertsonentzat otordua, Hernaniko igerileku irekietako bi sarrera eta Bitartean taldearen diska eramango ditu. Bigarren saria, berriz, herritarrek hautatzen duten argazkiaren egileak eramango du; honek ere Gurutzeta X Txuleta sagardotegian bi pertsonentzat otordua eta Hernaniko igerileku irekietarako bi sarrera irabaziko ditu. Horrez gain, Kronikakide izango da urtebetez.  

Lehiaketako baldintzei dagokienez, partaide bakoitzak gehienez 5 argazki bidali ahal izango ditu. Gaur bertan zabalduko da bidaltzeko epea, eta asteazkenera arte, ekainaren 28ra arte, mantenduko da zabalik. Argazkiak formatu digitalean aurkeztu behar dira, eta bi aukera daude parte hartzeko: kronika@kronika.eus helbide elektronikora bidalita, edo Kronikaren bulegoera eramanda (Larramendi kalea, 11). Argazkiak aurkeztearekin batera, egilearen izen abizenak eta kontakturako telefonoa zehaztu beharko dira; argazkilaria adin txikikoa den kasuetan, adina ere zehaztu beharko da, gainontzeko datuekin batera. 

San Joanetako une zirraragarrienak izozteko ordua da gaurtik! 

 

Herritarren esku dago irabazleak hautatzea

Irabazleen aukeraketa herritarren esku egongo da aurtengo edizioan ere. Kronikak webgunean (kronika.eus) ahalbidetuko du bozketa egiteko aukera, ekainaren 29an. Bi eguneko tartea izango da argazkiak aukeratzeko, eta ekainaren 30ean itxiko da botoa emateko aukera, eguerdiko 12:00etan. Momentu horretan boto gehien dituen argazkiak irabaziko du saria. Hortaz, irabazleen izenak uztailaren 1eko alean argitaratuko dira.

Hortaz, animatu bost egun hauetako une zirraragarrienak izoztera, eta parte hartu argazki lehiaketan! k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!